Euskara


Irakasleak: Aña Barberarena, Peio Dibon eta Josu Rubio

Norentzat: maila guziendako nerabe eta helduentzat

Erreferentea: Peio Dibon (06 75 29 08 91)

Kostua: Foyer-ren agiria (20€) + Urtesari solidarioa (20€)

Klasea: ostegunetan 19:30etatik 21:00etara

 

2014-2015eko kurtsoa
2014-2015eko kurtsoa

 

Dakigun bezala, Frantzia lurraldean hizkuntza gutituak gero eta gutiago erabiltzen dira azken hamarkada hauetan frantsesak gehienen fama duelarik...

Bardozen, euskarak izigarrizko garrantzia izan baldin bazuen denboran, etxeko transmisioa moztua izan da. Gaskoiari ber gauza gertatu zitzaizon...

 

Baina gure elkartearen xedeetan euskal kulturaren sustatzea izanez, normala iduritu zaigu euskarari toki gehiago uztea, helduei gau eskolak eskainiz.

 

Astean behin iragaten diren klaseak hiru irakasle erne eta gaztek dituzte ematen: Josuk (hasiberriak), Peiok (1. maila) eta Añak (goi maila).

 

Urtean zehar, klaseetaz gain, euskara praktikatzeko edota entzuteko ateraldi batzuk antolatzen ditugu:

  • ZINEGIN Hazparnen iragaten den euskarazko film festibala
  • euskarari buruzko hitzaldiak
  • Bardozeko ihauterian maska lehiaketa
  • ...

Euskara zuk ere ikasi nahi baduzu, ez duda eta gurekin harremanetan jar zaitez!

 

BARDOZEN ERE... EUSKARAREN ALDE!