1979 sortu zen udako arte garaikide erakusketak auzoko eskualdeetako bai eta ere Europako herrialdeetako fama handiko artistak errezibitzen ditu urtero hilabete batez.
Gaurko artearen artista adierazgarri anitz ordezkatzen ditu, beti kalitatezko erakusketa egon dadin xedearekin. Urtez urte, Bardozeko erakusketa hori hitzordu berantetsia bilakatua da, eskualdeko bisitari franko erakarriz.
37. edizioak "Kofoina" du izena. Luc Médrinal (argazkilaritza) eta Thomas Loyhatho (pintura eta instalatzea) edergileek toki berezi bat eraikitzen dute, non beren obrak eletan hasten diren. Natura, bazterrak, gizonak hartzen duen tokia eta gogoetatzen duena aipagai nagusi...
Arte garaikide erakusketa
Ekainaren 18tik uztailaren 17ra
Thomas Loyatho / Luc Médrinal
Thomas LOYATHO
Azken urteotan Thomas Loyatho ari da bere margogile ibilbidea zeiharkako ekimenez aberasten (ikus entzunezko apailakuntzak, gauza apaingarriak...).
2015ean « 70 cm/heure » izenburupean gauzatu zuen lanak adierazten du zein izan zen artistaren abiadura belarrez osatu hari xehe baten txirikordatzeko, eta soka hori erakusketa gelan hedatuko du,
arkitekturaren akats edota izkin ezberdinei erantzun zehatz bezain poetikoa eskainiz.
Luc MEDRINAL
Luc Médrinal Frantzia iparreko Le Havre hirian sortu zen, 1966an. 12 urte zituenean, aita guziz argazkizaleak lehen argazki tresna oparitu zion eta, bere iritziz emozioak azaltzeko baitezpadakoa den irudien hartzeko teknikan lehen trebakuntzak eskaini.